GIHARRAK
Jende asko kirol egiten du bakarrik bere osasun fisikoa mantentzeko/hobetzeko. Jende hau nagusiki giharrak lantzea du helburu nagusi bezala, eta zu bazara horietako pertsona bat, hemen daukazu padelean lantzen diren giharren lista:
GOIKO GIHARRAK
- Sorbaldako giharrak: Noski, sorbaldako giharrak asko lantzen dira, besoak etengabe mugitzen dituzulako. Mahuka birakariko muskuluak lantzen dira nagusiki, baina ere bai lantzen dira gihar trapezoidalak eta gihar deltoideak (bai ertainak eta bai handiak/angularrak).
- Biceps: Besoa modu batean edo bestean flexionatzean (adibidez, pilotari efektu berezi bat emateko), gihar hauek lantzen dira.
- Triceps: Bicepsak bezala dira, baina besaurrean kokatuta daude. Asko erabiltzen dira padelan.
GORPUTZ-ENBORRA
- Abdominalak: Gorputza giratzea eta modu batean edo bestean hura posizionatzea oso garrantzitsua da padelan. Honen ondorioz, asko lantzen dira abdominalak, enborraren rotazioa ahalbidetzen dutelako.
- Bularreko giharrak: Sakea egitea ahalbidetzen dute, eta sakeak asko egiten padelan (bat jokaldi bakoitzaren hasieran) eta oso erabakigarriak dira.
AZPIKO GIHARRAK
- Kuadrizepsak: Izterraren mugimenduak errazten eta ahalbidetzen dituzte. Jakina, izterrak asko erabiltzen dira zure zelaiaren atzetik aurrera (edo alderantziz) korrika azkar egiteko eta batzuetan salto bat egiteko, oso altu ailegatzen diren pilotei (globoak) ailegatzeko.
- Gluteoak: Izterren mugimendua are gehiago errazten du, eta esan dugun bezala hori asko lantzen da padelan.
- Gihar iskiotibialak: Hanken flexio ahalbidetzen dute muskulu hauek. Hau korrika egiteko gaitasuna errazten du, baina ere bai ahalbidetzen du pilota batzuei ailegatzea: batzuetan, ezin duzu pilota bat ailegatu, eta kasu horietan hanka bat estiratzea pilotari pixka bat gerturatzeko da aukera hoberenen bat.
- Trizeps suralak: Oinak flexionatzea ahalbidetzen eta errazten dituzte gihar hauek. Gihar hauek mugitzen duten mugimendu hauek asko egon ez dauden arren, pixkanaka-pixkanaka landuko dituzu gihar hauek.
koordinazioa
Padelean koordinazioa asko lantzen da, zure gorputza azkarra izan behar delako pilotera iristeko. Koordinazioa gutxinaka-gutxinaka hobetzen duzula sentituko duzu padel gehiago praktikatzen duzunean.
ERREFLEXUAK
Erreflexuak oso garrantzitsuak dira padelean. Ez du ezertarako balio koordinazio handia izatea hura erabiltzeko erreflexuak ez badituzu, baina ez kezkatu, zure erreflexuak hobetuko dira padela gehiago jolastean eta.
LANKIDETZA
Honen buruz gehiegi hitz egiten ez den arren padelaren munduan, lankidetza oso garrantzitsua da, ze pertsona joan behar den korrika pilotari ematera eta horrelako gauzak azkar erabakitzeko. Pixka bat zaila da honetara moldatzera hasieran (erabaki hauek egin behar direlako oso azkar eta momentuan), baina pertsona batekin asko jolastu eta gero, hura nola jolasten duen modura moldatuko zara (eta bera zuri moldatuko da ere) eta horrelako erabakiak pixka bat errazagoak izango dira eta erabaki ona hartzeko ez duzu ezta hitz egin beharko.