Zelaia laukizuzen bat da eta bi zatitan banatuta dago, guztiz berdinak direnak. Bi zati hauen artean sarea dago, lerro zuzen batean. Zelai guztia ingurutatuta dago paretekin eta burdin hesiekin. Ateak daude sarearen gertu, baina partidua hastean hauek ixten dira.
Zelaiaren zati bakoitza beste hiru zatitan banatuta dago: bi karratu simetrikoak sarearen gertu eta laukizuzen estu bat, zelaiaren atzekaldean.
Argazkian ikusi ahal dugun bezala, laukizuzen guztia hormez ingurutatuta dago (eta haien gainean burdin hesi txiki batzuk) baina zelaiaren gainontzeko guztia burdin hesiz ingurutatuta dago.
(Argazki honek IStock web orritik aterata da, eta Vicvaz egin zuen)
POSIZIOAK ETA HAIEN FLUXUA
Esan dugun bezala, bi jokalari daude talde batean eta talde bakoitza sarearen alde batean dago. Jokalari bakoitzak bere taldearen zelaiaren erdi bat okupatuko du (hau da, karratu bat eta karratu huraren atzean dagoen laukizuzenaren erdi bat).
Jokaldia hasten denean sakearekin, talde batek (sakea egiten ari ez dena) laukizuzenan egongo da kokatuta, bakoitza dagokion zatian. Beste taldean, sakea egiten ari den pertona berari dagokion laukizunaren zatian egongo da (bere kidea aurreko karratuan egongo da, sarearen gertu, bere zelaiaren zatia defendatzeko). Sakea egiten duen pertsona hura egitean, korrika igoko da berari dagokion karratura, bere zelaiaren zatia defendatzeko.
Posizioak nola aldatzen diren partiduan zehar oso erraza da ulertzeko. Pilota bat talde baten gainetik pasatzen da (honi deitzen zaio globoa) eta zelaiaren atzeko partean erortzen bada, normalena da talde hura zelaiaren atzeko partera joatea pilotari emateko.
Talde hura orain atzeko zatian dagoela aprobetxatuz, aurkako taldea korrika aurrera joango da sarearen gertu egoteko (posizio honetan «atakatzea» errazago eta askos efektiboagoa delako). Eta gero alderantziz gertatu ahalko da. Ziklo hau errepikatuko da jokaldia bukatu arte, baina normalean ez da gertatzen bat edo bi aldi baino gehiago jokaldi berean